Hainbat abere bizi diren baserri batean oilo anderearen arrautza desagertzen da. Horren ondorioz, baserriko bizilagunen artean mesfidantzak sortzen dira. Begirada guztiak, iritsi berria denari, Beleari, zuzentzen zaizkio. Azken finean, saltsa ederra.
Bi gizon handik, ohiz kanpoko ikusleak hauek, baserriko bizilagunen arteko gaizki-ulertuak ezagunak gertatzen zaizkiela ikusiko dute.
BASERRIKO SALTSA alegia eran eginiko satira da, gure gizarteko egungo gatazkak, era erraz, gogoetatsu eta umore dosi handiekin azaltzen dituena.

Informazio gehiago:
www.labaldufateatre.com