Arden Producciones konpainiak berriro ere martxan
jarri du talde honen ibilbidean arrakasta haundia
izan duen “El idiota de Versalles” antzerki lana.
Carmen Portaceli zuzendariak gidatu duen komedia
garratz eta dibertigarri honek, artearen eta
boterearen arteko harremanaz hitzegiten digu.
Artistak edozein erakunderen babespean ezartzen
dira, kasu honetan, Frantziako Luis XIV Erregearen
babesean, eta horren truke beraien sortze-lana
boterearen zerbitzura jartzen dute.
Informazio gehiago:
www.arden.es
|