Timbre 4, Claudio Tolcachir-ek Buenos Airesen zuzentzen
duen eslolaren izena da. 1998. urtean sortu zuen bere
etxeko egongelan, bere baliabideak eskasak bait ziren.
Inprobisazioan oinarritutako idazketa prozesu baten
bitartez, Tolcachir-ek pixkanaka-pixkanaka idatzi zuen “La omisión de la familia Colemán” testua, eta han
bertan estreinatu zuen berrogeita hamar ikusleren aurrean.
Saioz-saio, lau urtetan zehar, ikusleek etxeko egongela
leporaino bete zuten. Obrak, Argentinako antzerkiaren
esparruko sari guztiak irabazi zituen eta mugak gaindituz,
Hegoamerika osoko bira egin ondoren, beste hainbat
hiritan aurdeztu zuten: New York, Miami, Cadiz, Almagro,
Girona Madrid…
Hona hemen obra honek izandako kritika batzuk: “...benetako festa eszena gainean...”, “...aktore talde
txundigarria...”, “...barre algaratik saminezko kalanbrera
eta alderantziz...”.
Informazio gehiago:
www.ptcteatro.com
|